2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

ZINTZILIK

Bazoaz
Denbora gelditu da baina erlojuak aurrera doaz
Tik tok
Galduta zaude burdinazko basoan
Galduta zaude itzalen kaiolan
Galduta zaude bizitzan
Ala bizitzen zaude galeran?
Arnasestuka... Ez, berriro ez
Altxatzen zara, erori
Lokartzen zara, esnatu
Bizi behar zara, hil
Zergatik?
Amestu nahi zenuen soilik
baina ez doa horrela jokoa.
Hormak hurbiltzen daude, airea agortzen arnasa estutzen...
Belarrietatik begiratzen duzu
Bai, bakarrik zaude eta egonen zara...



Esnatzen naiz
Hegaz, negarrez, negarrez , hegaz
Zergatik?
Nik zoriontsu izan nahi nuen bakarrik
Oihuak
Garrasiak
Zaratek itsutzen zaitue
Ez, berriro ez
Otsoak ikusten ditut nire inguruan
Haserre, gosetuta, bizirik
Kaiola apurtu behar dut, apurtu behar naiz...
Sudurretik begiratzen dut
Bai, bakarrik nago eta egonen naiz

Jaio egin da berriro ere
Gaua da eta ez da egunsentirik ageri
Hilda egon bada, egon al da inoiz bizirik?
Azalak erretzen dio, oinaze jasanezina
Gori-gori dago bere gorputza, sutan, baina barrenak hotz...
Azaletik begiratzen du
Bai, bakarrik dago eta egonen da.
Hil da, hil du kaiola, hil zara, hil naiz, hil gara.

Tok tik

Erlojuak gelditu dira baina aurrera doa denbora.
Bazatoz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

AIRE

Etéreas partículas que flotan, bailan y se retuercen en el aire. En ese mismo aire que inspiro, que expiro con suspir...